jueves, 17 de mayo de 2012

BLOGAREN IBILBIDEA

Gure bloga atal hauetan banatzen da:
  1. Paper zorroa: atal honetan gelan egindakoari buruzko eguneroko antzeko bat egin dugu, saio bakoitzeko sarrera bat sortuz. Horretarako, laburpenak egiin genituen eta gaiarekin zerikusia zuten bideoak igo genituen; baita linkak jarri ere. Bestalde, sarrera bakoitzaren bukaeran "ba al zenekien..?" galdera bat jarri genuen, gero beste atal batean azalduko dugu. 
  2. Aurkezpena: taldekideen aurkezpena egin genuen lehengo egunean, bertan gure burua aurketu genuen, gure lana nola bideratuko genuen eta bideo batekin gure nortasuna adierazi genuen.
  3. Ba al zenekien...?: Gure blogaren izenarekin lotura zuzena du atal honek. Lehen esan dugun moduan, sarrera bakoitzaren bukaeran gaiarekin zerikusia zuen galdera bat planteatzen genuen, bitxikeri moduan. Atal honetan, galdera horiei erantzuna ematen diogu. Beraz, atal hau da gure blogaren izenari zentzua ematen diona.
  4. Proiektua: azken atal hau lip-dub-aren lanaren eguneroko bat da, non ematen genituen pausuak eta egiten genituen aurrerakuntzak azaltzen diren. Bertan ikus daiteke, prozesu osoan izandako sentimendu eta sentzazioak.
          Atal hauez gain, gure blogan estekak, etiketak, sarreren zerrenda, jarraitzaileak eta bi gadget agertzen dira. Esteketan, interneten aurkitutako eta interesgarriak iruditu zaizkigun hiru irudi agertzen dira. Etiketak, gure blogan landutako ideien zerrenda agertzen da. Aipatu ditugun bi gadget horiek erloju bat (ordua jakiteko) eta arraintxo batzuk dira.

         Gure blogak ez dauka gauza askorik, eta askotan itxusiegia dela uste izan dugu, horregatik askotan egon dira diseinu aldaketak. Gaur ere, nahiz eta azken eguna izan, aldaketak egiten ari gara. Espero dugu emaitza ona izatea.

        Gaurkoz nahiko da, bi sarrera egin ditugulako. Dena dela, ez larritu, datorren astean agurtzeko sarrera egingo dugu. Besterik gabe, asteburu ona pasa!

POSTPROGRAMA


Kaixo, egun on!

       Gaur gure azken eguna da. Batzuk oso pozik gaude ez garelako denboraldi luze batean hona bueltatuko, beste batzuk, ordea, nahiko triste daude.Ziur gaude guztioi hiru urte hauek oso arin pasatu zaizkigula. Dena dela, tristurari aurre egin, eta lanean jartzeko momentua heldu zaigu.

        Gaur postprograma egin behar dugu, eta horretarako ikasturte honetan landutako eta ikasitako gauza guztien artean, nabarmenenak direnak aipatuko ditugu:
  • Metodologia desberdin bat.
    • Erresistentzia eta baloreeen garrantzia ikasi dugu, erresistentziei aurre eginez eta baloreak indartuz.
    • Kontratu didaktikoaren sorkuntza
    • Pentsamendu, sentsazio eta sentimenduez hausnartzeko baliabide berriak (abesti lasaiak entzun, bideoak ikusi, pentsatzen dugun hitzen bat esatea)
  • Nahiz eta grebak egon edo klaseak galdu, gure kabuz lan egiten ikasi dugu, etxean edota gelatik kanpo.
  • Alfabetazio teknologikoa.
    • Eskola 2.0
    • "Paradigmas del sistema educativo" bideoa
    • Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabideak erabiltzen 
    • IKTen erabilpena eskolan 
    • Creative Commons 
  • Bloga zer den, eta nola erabiltzen den.
  • Aurkezpenak.
    • Aurkezpenak egiteko modu eta baliabide berriak (kamerak, prezi, bideoak...)
    • Aurkezpenetako ekarpenak jaso.
      • Bretxa digitala: beharrezkoak al dira IKTak munduan?
      • Paper zorroaren hausnarketa sakona
      • Eskola 2.0-ren erabilgarritasuna
      • Facebook eta sare sozialen erabilgarritasuna eskolan
      • Irakasleen prestakuntza
      • Mugikorren erabilera gelan
      • Kultur aniztasuna teknologia berriekin uztartu
    • Gure lanaren prozesua.
    • Talde handiekin lan egitea. 
     Laburbildu ditugun puntu guzti hauek paper zorroan garatu dira eta garrantzitsuak iruditu zaizkigun kontzeptuak etiketan daude adierazita.

    Blog honen bidez blog bat sortzeaz gain, bertan bideoak igotzen, linkak sortzen, htlm-ak jartzen (orokorrean gadget-ak) eta apaintzen ikasi dugu. Gainera, talde lanean aritzeak abantaila asko eman dizkigu, bakoitzetik apur bat ikasi dugulako taldekide bakoitzak gauza bat zeukalako irakasteko.

    Hurrengo sarreran gure blogaren ibilbidea egingo dugu.

jueves, 10 de mayo de 2012

EBALUAZIOA

 Egun on!!

        Gaur itzelezko beroa egiten du, baina hemen gaude berriro, gure ia azkenengo teknologia saioari buruz berri ematera.

        Saio honetan ebaluaketen inguruan zalantzak argitu ditugu: koebaluaketa, autoebaluaketa, beste taldeen ebaluaketa... Baina, ebaluaketetan sartu aurretik galdetegi batzuk egin ditugu alfabetatze digitalaren inguruan.

      Ebaluatzerako orduan lehenengo errubrika irakurri dugu, nahiz eta gero geure irizpide pertsonalak hartu ditugun kontuan. Orokorrean uste dugu denek oso lan ona egin dutela, eta planteatzen diren puntuak betetzen dituztela. Horregatik, oso nota ona jaso dute denek. Gure lana ere ebaluatu eta baloratu dugu, noski, guk ere oso nota ona jaso dugu. :)

     Geratu zaigun denboran Bloga eguneratzen eta azken sarrera prestatzen egon gara. Ia bukatu da ikasturtea, eta egindako lanaren emaitza ona izango dela uste dugu.

jueves, 3 de mayo de 2012

AURKEZPENAK 3.EGUNA

APARKAMINTXUK
        Antzerki baten bidez Almikek, Ikerrek, Amaiak eta Hiartek “mugikorren erabilpena gelan” aurkeztu digute.Antzerkian gela bat agertu da, non ikasleak mugikorrari irakasleari baino kasu gehiago egin diote. Irakaslea, kokoteraino, mugikorra kendu eta asteburu osoa aparaturik gabe utzi ditu, zigor moduan. Astelehena heldu da, eta ikasleek asteburu txarra igaro dutela esan dute, mugikorrik gabe ezin izan dutelako ezer egin. Irakasleak ere asteburuan zer egin duen esan die: pentsatzen egon da, eta mugikorrak gelan erabiliko dituztela esan die, teknologia berriak gelan sartzen ari direnez, mugikorrak sartzea ideia ona iruditzen zaiolako. Hala ere, oso garrantzitsua iruditu zaio mugikorren erabilerari buruzko arauak idaztea, ikasleek argi izan dezaten nola erabili.

         Gero, mugikorrarekin egingo dituzten ariketak eman dizkie, eta guk ere, taldeka bilduta, jarduera batzuk asmatu behar izan ditugu.

        Antzerkia bukatu denean, Ikerrek gaiari buruzko hausnarketa egin du, eta ideia oso inportante bat azpimarratu du: teknologia berrien barruan mugikorra ere badago.

        Aurkezpen honi esker hausnarketa egin dugu, eta gure taldean gai honen inguruan adostasunik ez dagoela ikusi dugu, batzuen ustez gelan mugikorrarekin egin daitekeen jarduerarik onena heziketa fisikoan mugikorra ea nork urrunen botatzen duen da eta. Mugikorrak deitzeko direla uste dugu batzuk, baina beste batzuk gelan sartzea ondo dagoela uste dute.


TILIKUTU: Eskola 2.0


Tilikutu taldeko partaideak Iratxe, Ainara, Koldo, Karol eta Asier dira. Eskola 2.0ri buruzko lana egin dute. Lanari hasiera emateko antzerki bat egin zuten. Antzerkian klaseak lehen nola ematen ziren eta gaur egun teknologia berriekin nola eman beharko liratekeen erakutsi nahi izan ziguten. Antzinan kontzeptuak buruz ikasi behar ziren eta okertuz gero zigorra jasotzen zenuen. Gaur egun berriz, klaseak dinamikoagoak dira eta gure eskura daukagun teknologiaz baliatuz umeak motibatu behar ditugu gauzak gogoz ikas dezaten.

Azken urte hauetan ordenagailuen eta interneten erabilera sustatu nahi izan da lehen hezkuntzako ikastetxetan. Horretarako zenbait priektu egin dira, haien artean Eskola 2.0. Tilukutu taldea interneten bidez sor dezakazun site-tan oinarritu dira. Umeak gaixorik daudenean edo beste edozein arrazoi  batengatik eskolara ezin direnean joan haien ordenagailutik egun horretan klasean emandako kontzeptuak edo irakasleak bidalitako etxeko lanak ikus dezakete.

Antzerkia bukatu ostean site bat nola egin erakutsi ziguten. Iratxek oso ondo azaldu zigun pixkanaka-pixkanaka eta pausoz- pauso nola sortzen diren. 

Talde honek egindako aurkezpena asko gustatu zitzaigun eta azpimarratzekoa da Iratxek egindako lana, primeran azaldu baitzuen site bat nola eratu. Oso baliagarria iruditu zitzaigun, gainera zerbait berri ikasi genuen.  Zorionak Tilikutu oso lan ona egin  duzuelako!

TXIRI-TXIRI


Talde honek landutako gaia kultur aniztasuna eskolan izan da. Auzkezpen honetan, alor honekin erlazionatutako gaiak landu dituzte, eta teknologiek eskeintzen dituen aukerak arlo honetan. 
Eskoletan, gero eta kultur aniztasun gehiago dago eta teknologiei esker beste herrialde batzuetara "bidaiatzeko" aukera izan dezakegu. hau da, komunikatezko eta kultur ezberdinak ezagutzeko metodo oso onuragarria da.
Beste aldetik, gurasoen partaidetzaren garrantzia azaldu dute, adibidez, herrrialde ezberdinetako pertsonek, blogg bat sortzea posiblea da. horrela kultur eta gizarte ezberdinak ezagutzea gerta daiteke. "munduan barrena" bloggean, hau garatzeko proposamenak aurkezten ditu (kultur ezberdineko jolasak, ariketak, janariak, proposamenak...).Orokorki inguru honetan ibili izan dira aurkezpen osoan zehar. 
Oso aurkezpen dibertigarria izan da., berezia, motibagarria eta partehartzailea. Azalpenak antzerkien bidez aurkeztu dituzte, eta gure partehartzea lantzeko taldetxoka ariketa bat proposatu dute ( bakoitzak tokatu zain pertsona deskribatzea etxe bat marraztuz). oso aurkezpen dinamikoa eta landua. 
Beraz, lan bikaina egin dutela esan dezakegu, eta gaia era motibagarrian lantzeko dagoen aukera ezin hobea erakusti digute. Benetan zorionak taldetxo!

jueves, 26 de abril de 2012

AURKEZPENAK 2.EGUNA

LAMIENESKATZA 

       Aurkezpen honen bidez bidaia bat egin dugu hegazkinean, Maider, Itziar, Iraide eta Nerearen eskuz. Hasieran, bidaia nola izango den kontatu digute, eta maletak egin behar izan ditugu: papertxo bat banatu, eta bakoitzak iraganera zer eramango luke idatzi behar izan dugu, irakasle izango garenerako. Fakturazioa egin eta klaseko batzuek lau gauza horiek irakurri dituzte. Orokorrean antzeko gauzak idatzi ditugu: pazientzia, gogoak, baliabideak...

       Horren ostean bideo bat ikusiko genuela esan digute, eta bertan, oso baliagarria izango zaigun gauza bat agertuko dela esan dute, baina gauza hori zer den bideoa ikusi eta gero jakingo dugula. Bideo horretan, gelakideen blogetan agertzen diren esaldi batzuk agertu dira eta azkenean, portafolioari buruzko bideoa zela jakin dugu.

        Portafolioa konkretuki zer den azaldu digute, eta Barakaldoko eskolako portafolio bat eta irakasle baten portafolioa aurkeztu dizkigute, adibide moduan. Baliabide honen atalak eta erabilgarritasuna aurkeztu eta gero, bere desabantailak bideo oso dibertigarri baten eskuz ekarri dizkigute.

        Hausnarketara bultzatzeko aurkezpena izan da; izan ere, bukatzean, portafolioa gure maletan sartuko genukeen ala ez galdetu digute batzuei. Batzuk baietz esan dute, dudarik gabe, beste batzuk ez gara hain baikorrak izan.

       Oso aurkezpen ona iruditu zaigu, bidaiaren metaforaren bidez portafolioari buruzko gauza asko ikasi ditugulako. Maiderren papera azpimarratzea gustatuko litzaiguke, oso ondo egin duelako eta guztiz sinesgarria izan delako. Garrantzitsua izan da amaieran egin dugun hausnarketa, teknologia berriak oraindik hain integratuta ez daudenez, horren arrazoiak bilatu behar direlako. Gainera, gure gelan hain iritzi desberdinak egonda, oso aberasgarria dela uste dugu.

       Lan bikaina neskak!

SAREAN JOLASEAN 

Aurkezpen honen bereizgarritasun nabariena egiteko modua izan da. Musikal baten antzera aurkeztu dute, antzerki, musika eta taldeak asmaturiko abestien bidez. Azpimarratu nahiko genuke, lan handia burutu behar izan dutela, ikusi dugun emaitza lortzeko. Gure arreta lehenengo momentutik lortu dute, dramatizazioak (antzerkiak) ematen baitio ikusgarritasun handia.

Gaia, ESKOLA 2.0 izan denez teknologia berrien inguruan egoera desberdinak planteatu dituzte.
    • Gaur egun liburuak ez dira nahikoak.
    • Etxean, eskolan nola kudeatu beharko litzateke teknologia berrien erabilpena eta ezarpena.
    • Egoera honek eskatzen duen etengabeko prestakuntza irakasleen artean egokia den ala ez.
    • Instituzioen inguruko kritika.
    • Ikasgela barruan garatzen diren metodologiak gaurkotuta dauden ala ez. 

      Sarrera gisa, Eskola 2.0 abestia aurkeztu digute gaiari hasiera oso egokia emanez. Ondoren teknologia berri horien garrantzia gaur egungo gazteen artean nola ikusten den adierazi digute rap baten bitartez. Horren ostean, hezkuntzaren arloan hain adierazgarria izan ohi den KLARIONA puskari abesti bat   dedikatu diote, gaur egungo arbela digitalen eta betiko arbelaren arteko bereizketa eginez. Horrekin batera erabiltzen ditugun metodoak zaharkituta daudela adierazi nahi izan dute (biderkatzeko taulak buruz zerrendatzen hasi direnean), eta askotan kontraesan batean jausten garela. Izan ere, ordenagailuak, arbela  digitalak, proiektoreak... sartzen ditugu eskoletan baina erakusteko moduak ez ditugu horrenbeste gaurkotzen, loritoak bailitzan irakasten baititugulako gure ikasleak.   

       Ia konturatu gabe, abestietan ezkutuko mezu hauek irakurri ahal izan ditugu. Horregatik lan bikaina egin dutela uste dugu, hausnarketa bidea zabalik itzi dutelako eta gainera modu oso deigarri eta benetan dibertigarrian egin dutelako.

MAGISTEKNO

Magistekno taldekideen aurkezpenaren nondik norakoa facebook baten erabilera hezkuntza arloan izan da. Facebook gaur egungo gizarte sare garrantzitsuenetarikoa da, baina gehien bat gizrate arlo eta erlazioa alorretan aritzeko erabiltzen mekanismoa da. Magisteknok hezkuntza eta eskola esparruan honen betebeharra azaldu digu, eta zer egiteko aukerak ematen dituen plazaratu dizkigute.
Lehenik Ikusleen partehartzea suspertzeko gure teknologien erailera eta etxean ditugun aparatu elektronikoei buruzko galderak egin zizkiguten. hau da, mugikorrak, interneta, ordenagailuak, gizarte sareak etab nortzuk eta zertarako erabiltzen dugun gehien bat.Ostean, sare sozialen erabilpenaz mintzatu dute, eta bideo interesgarri baten bidez hauen hedapenei buruzko zenbait datu irakatsi dizkigute.

Hau ikusi eta gero hezkuntzara bideratutako zenbait sareen erakusketa egin dute: Eduka network, Edmodo, teknotribu, webkinz, Twiducate, Shidomi, Schoology, Myfamilypedia... eta zertan laguntzen duten irakasle eta ikasleei. 

Honekin batera haiek sortutako Facebook bat azaldu digute eta honen funtzio nagusiak hezkuntzari zuzenduta. Hau ikasle irakasle eta gurasoen arteko elkarlana garatzeko plataforma bezala proposatu dute.

- Etxerako lanen azalpenak
- Lan berriak egiteko aukera
- Baliabideen elkarbanaketa
- bideo eta ideien trukea
- …
Azkenik gela bi taldetan banatu dute eta facebook horren alde txarrak eta onak idazteko eskatu digute ikusleen iritzia izateko eta hobetu beharreko gauzak kontuan hartzeko.
Orokorki oso aurkezpen interesgarria berezia eta ezohikoa izan da. Atal teorikoenak azaltzeko Prezi plataforma erabili dute mugimenduzko diapositiben bidez izaten dena. Gero, erakutsitako bideoa bitxia eta interesgarria dela deritzogu, gehien bat datu asko ezagutzen ez genituelako. Facebook ari dagokionez, oso baliogarria iruditu zaigu irakasle eta gurasoen arteko bizikidetza lantzeko eta lan ezberdinen garapena emateko.
Aukezpen bizia izan da eta nahiz eta arrunterantz jo, gaia interesgarria izatea eta partaideen azaltzeko modua dela eta entretenigarria egin zaigu eta irakaskuntza handiko lana dela deritzogu.

Oso lan bizia eta entretenigarria Magistekno! Txalo bero bat!

Magistekno partaideak: Henar Yerro, Jessi Zabaleta, Ander Vilariño eta Gisela Salces
 
ATZEKOAK: Irakasleen prestakuntza.

    Atzekoak Imanol, Ioritz, Dani eta Javik osatzen duten taldea da.  Irakasleen prestakuntzaz hitz egin digute horren garrantziaz jabetu gaitezen. Aurkezpenari hasiera emateko  haien bloggera igondako inkesta bat bete behar izan dugu. Horretarako ordenagailuak piztu eta haien bloggean sartu gara inkesta betetzeko. Galderak erantzuten genituen heinean ondoan erantzunen  ehunekoa agertzen zen. Gehienok berdin erantzun genuen, hala eta guztiz ere , beti bezala , badaude ezberdin pentsatzen duten batzuk eta hauek gutxiengoa osatu zuten. Hauek dira agertzen ziren galdera batzuk beste askoren artean:

  • Irakaslea izan behar da jakintza iturri bakarra teknologiekin lan egiterakoan?
  • Orokorki nork erabiltzen ditu teknologia berriak hobeto?
  • Zertarako dira aproposak IKT-ak?
  • Zer konbinatu behar dugu teknologia berriekin metodologia aproposa egiteko?
     Inkesta egin ostean ordenagailu pantaila amatatzeko eskatu ziguten arreta errazago mantendu genezan.
    Power point bat ipini zuten eta Javik irakurtzen hasi zen. Power pointaren diapositiba bakoitzan letra mordo eta pilatutako parrafoak zeuden. Inori begiratu gabe bertan idatzita zegoena irakurtzen hasi zen inolako pausa edo tono aldaketarik egin gabe. Guztiok harrituta geratu ginen, ezin zitekeen aurkezpena horrela izatea! Hirugarren diapositibatik zihoanean eta klase osoa aspertzen hasia ginenean Danik moztu egin zion klaseak ezin zirela horrela eman esanez.  Antzerki txiki honekin irakasleen prestakuntza eta klase bat ematean  motibazio eta gogo handiz egitea ezinbestekoa dela  konturatzea nahi zuten. 

    Power pointarekin jarraitu zuten baina oraingo honetan inkestako galderen erantzunak azaldu zizkiguten. Prestakuntza ekintzak nola kudeatu eta nola ebaluatu azaldu ziguten. Eskerrak ez zutela antzerkiko eredua bezala azaldu!

    Orokorrean lan ona  aurkeztu zigutela  uste dugu eta aurkezpenaran atzean ziur gaude lan handia egin dutela  ahalik eta hoberen egiteko asmoz.

lunes, 23 de abril de 2012

AURKEZPENAK 1.EGUNA


Aurkezpenak hasi dira!

Ostegunean BLOGGEROAK  izan ziren aurkezpenei hasiera eman zieten taldea.  Lehenengo sarrera moduan eta gaian sartzen joateko galdera batzuk egin zizkiguten . Oso ideia ona izan zela uste dugu ez zirelako informazioa zuzenean ematen hasi eta arreta  eta interesa pizteko balio izan zutelako.  Ondoren datuak ematen hasi ziren eta teoria pixka bat azaldu ostean jolas bat egin genuen. Jolas honetan ,taldeka, kuboak sortu behar izan genituen haiek banatutako materialarekin. Talde bakoitzak zuen materiala ezberdina zen beraz, kuboa egiteko beharrezkoak  diren tresnak faltan edo soberan genituen. Faltatzen zitzaigun materiala lortzen saiatu behar ginen soberan genuen materialarekin trukea eginez. Kubo gehien egitea lortzen zuen taldeak irabazten zuen. Jolasa bukatu ostean dinamika horrekin lortu nahi izan zutena azaldu ziguten: Teknologia izan arren baliabiderik ez badago ezin da ezer egin. 

Azkenik bakoitzak hausnartu dezan galdera batzuk egin zizkiguten:
·         Noizbait pentsatu al duzu zure inguruko baliabide teknologikoen aberastasunaz?
·         IKT-ak beharrezkoak al dira munduko gizarte guztietan?
·         Zer egin dezakegu ikasle moduan eskolan bretxa hori ekiditeko?


             Aurkezpena interesgarria iruditu zitzaigun, arreta mantentzea lortu zuten eta lan ona egin zutela uste dugu! Zorionak bloggeroak!


viernes, 30 de marzo de 2012

GREBA OROKORRA

Martxoak 29!

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/859704/bideoa-greba-orokorra--manifestazioak-egin-dituzte-sindikatuek/
Martxoaren 29an ez dugu klaserik izan GREBA OROKORRA izan dugulako. Lan erreformak langileentzat ekar ditzaten ondorio kaltegarriak ekiditeko, Sindikatuak, langileak, emakumeak, gizonak, gazteak, umeak... bat egin eta kalera atera dira. Euskal Herrian eta Espainian itzelezko jendetza irten da, bermatu behar diren eskubideak aldarrikatzeko. 


ELAK LAN ERREFORMA ARBUIATU DUlanESPAINIAKO KONGRESUAN

ELA eta CIG sindikatuetako ordezkaritza bat, Adolfo Muñoz eta Xesus Xeiso idazkari nagusiak buru zirelarik, Espainiako Kongresuan izan dira. Helburua PPk berriki onartu duen lan eta negoziazio kolektiboaren erreforma salatzea eta martxoaren 29rako deitutako greba orokorra defendatzea izan da.
Bilerara PSOE, IU – Izquierda Plural, CiU, Amaiur, Geroa Bai, BNG, Coalicion Canaria eta Compriseko ordezkariak joan dira.
Informazio gisa, erreformaren txostena uzten dizuegu aldaketak zeintzuk izan diren jakin dezagun. Espainiako Gobernuak egindako txostenaren laburpena da, eta gauza guztietan bezala batzuk  alde egongo daitezke eta beste batzuk ez. Bakoitzak bere kabuz ikus dezala nolako egoeraren aurrean aurkitzen garen!

ERREFORMA PDF !
http://www.slideshare.net/teknologiaberria/reformalaboral-resumen

Hona hemen ELA eta CIG sindikatuetako kideek bileran parte hartu duten ordezkariei aurkeztu dieten txostena.





jueves, 22 de marzo de 2012

"Las TIK en el aprendizaje"

      Gaur gelan bakoitzaren proiektuan lan egingo genuela adostu genuen arren, klase normala eman dugu, nahiz eta irteerak eta sarrerak egon behin eta berriro.
Gaurko saioa bi atal nagusitan banaturik egon da. 

Hasteko "Las TIC en el aprendizaje" power-pointa ikusi dugu, non Joxemi Correaren bidez, beste ikuspegi bat ikusteko aukera izan dugu. Gero Steve Jobs Apple sortzailearen hitzaldi bat ikusi dugu.

Lehenengo atalean teknologiei buruzko datu orokorrak ematen hasi da, bere alde onak azpimarratzen: adibideak ematen laguntzen dute, informazioa bilatzen eta bere erabilgarritasuna aurkitzen laguntzen dute... Gainera, eskolarekin lotura zuzena dute, gaur egun bizi garen denboran, batez ere.

Honen lehenengo ideia eta garrantzitsuena IKT ren erabilpena hezkuntza eremuan izan da. IKT ez da ikasi beharreko gauza, ikasterako bidean erabili behar dena baizik. Ikastea ez da errepikapen hutsarekin eraginkorra, ikertu behar da, gauzak aztertu trasteatu, aurkitu, identifikatu… egin behar dira. Eta hau beste pertsonekin konpartitzea onuragarriena dela deritzo. 

Motibazioa, lan parte-hartzaileak eta teknologia hezkuntza munduan sarbideratzeko mota askotako eremuak daude: bloggak, web orrialdeak, youtube, moodle, plataforma birtualak, wikiak…
Beste aldetik internetetik kanpoko hainbat alor daude, paint, movie maker, power point… izan daitezken bezalakoak.

Eskolan IKTa sartzeko bi dilema sortzen dira:
-          re-instrumentalizazioa ( irakaleen berrerabilpena eta behar izatea)
-          beste modelo ezberdinen erabilpena ( erantzun teknologiko eta pedagogiko ematen dutena naiz eta zailagoak izan)

Hezkuntza, organizazio eta estruktura argia eta antolatua izan behar du hezteko momentuan, hau zeresana dauka IKT arloarekin ere. Hauen antolaketa egokia izateko denboralizazioa eta espazioa kontuan hartu behar da eta besta atal batzuekin bat egin behar dira eraginkortasuna lortzeko. 

Hezkuntzaren ikuspuntua ezberdina izan daiteke teoria instruktiboaren arabera, talde bankaria, kooperatibista, konstruktibista… daude, eta hauen ikuspuntu bakoitza zeresana dauka eskola bat antolatzeko eran eta teknologia hezkuntzan barneratzeko eran. 

Askenik gelaren barruan erabiltzeko zenbait programa aurkezten digu JClic, Cmap Tools, Hot Potatoes, Goolgle, Youtube… eta hauekk eskolan dakartzaten onurak azaltzen digu. 

Saioaren bigarren atala Esandako Apple sortzaileari buruzkoa izan da. Steve Jobs emandako hitzaldiaren bideoa ikusi dugu, honetan bere bizitzaren zenbait atal garrantzitsu azaltzen digu jaiotzatik hitzaldiaren momenturarte.  Teknologiarekiko erlazioa eta konpromisoa erakusten digu, eta bere pertsonan honek izan duen eragina. 

Steve Paul Jobs San Frantziskon jaio zen, Kalifornian (Ameriketako Estatu Batuak) 1955eko otsailaren 24an, eta 2011ko urriaren 5an hile gin zen gaixotasun luzea jasan ostean. Steve Jobs izenarekin ezagutzen dena, enpresaburu eta informatikari estatubatuarra izan zen, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatua zen.

Steve Wozniak Apple-eko beste sortzaile batekin batera, Jobsek ordenagailu pertsonala ezagutzera eman zuen 70. hamarkadaren bukaeran.  80. hamarkadaren hasieran, Erabiltzailearen Interfaze Grafikoaren potentziala aditzera eman zuen. Apple informatika pertsonalaren merkatuan pisua hartzea lortu zuten produktuen garapena hasi zen: Apple Macintosh eta bere sistema eragilea, edozein erabiltzailerentzat erraza zen lehenengoa.

Ordenagailu bidezko animazioko enpresa bat erostea erabaki zuen Pixar laster hasi zen nabarmentzen zinemaren munduan bere lehen animazioko pelikula garrantzitsuaren bidez, Disneyrentzako ekoiztutako Toy Story.
Berak sortutako enpresaren zuzendaritza batzordearekin arazoak eduki ondoren, 1985. urtean kaleratu zuten Apple Computeretik, ondoren NeXT konpainia sortuz. Konpainia hau Apple Computerek xurgatu zuen geroago, eta Jobs ia heriotzara arte izan zen bere lehendakaria.

Bukatzeko hona hemen Steve Jobs en omenez egindako bideo bat. Honetan bere bizitza azaltzen da eta batez ere teknologiarekiko erlazioa garatzen da. 


BA AL ZENEKIEN... Zer den iPod, iPhone eta iPad bat?

    

jueves, 15 de marzo de 2012

Martxoak 15.

     Egun on guztioi! Gaur osteguna da, eta batzuentzat ordu baten barru gure astea bukatzen da! Beste batzuek ez dute hainbeste zorte... Gaixoak... (jajaja)

     Gelako lehenengo jarduera gurasoentzat idatzitako egunkari batetik ateratako elkarrizketa batean oinarritu da. Zati batzuk irakurri ditugu, eta guk garrantzitsuenak idatzi ditugu:

            - Ikasleek gauzak ikutu, egin, bizi egin behar dituzte.
            - Gurasoek eredua eman behar dute, ez zer egin behar den esan.
            - Arazoei aurre egiteko bideak irakatsi behar diete ikasleei.
            - Umeak ez dira perfektuak izan behar.
    
   Guztiz ados gaude lau baieztapen horiekin. Askoz gehiago ikasten dugu gure kabuz aritzen eta hunkitzen gaituzten gauzak lantzen, memorizazio hutsean oinarritzen den metodologia bat erabiltzen baino. Gainera, jarrera da gauzarik garrantzitsuena eta gurasoek ere haiena zaindu behar dute.

    Horren ostean, Manuel Ariaren bideo bat ikusten ibili gara, eta esan dezakegu, berak eman digula klasea. Bideoaren izena "¿Qué es la competencia digital?" da eta XIX. mendeko eskolaren eta XXI. mendekoaren arteko desberdintasunak aipatzen hasi da. Antzinako hezkuntza prozesuen gakoak honako hauek ziren: liburuak, irakaslea da prozesuaren protagonista, memorizazioa, klase magistrala. Dena dela, gaur egun gauzak izugarri aldatu dira, gizartearen garapena dela eta, eta gaur egun ALFABETIZAZIOA eta INFORMAZIOA TRATATZEKO ETA TEKNOLOGIA DIGITALAK ERABILTZEKO GAITASUNA dira gakoa.

    Eta gaitasun hori, zer da? Informazioa pilatzeko eta aurkitutako gauza guztien artean garrantzitsuena zein den aukeratzeko gaitasuna. Gainera, informazio hori ezagutza bihurtu behar da eta hori eginez gero, ikasleek komunikatzen eta adierazten ikasiko dute, modu teknologiko batean. Bestalde, eskola eta metodologia guztiekin bezala, balore batzuk barneratzen dira.

   Nola irakasten da gaitasun hori? Manuel Ariaren hitzetan "basado en el desarollo de las actividades". Horretarako, lau pausu ematen ditu:

      1. Ikasleek ekintzen bidez ikastea
      2. Prozesu konstruktiboen bidez irakastea
      3. Kolaborazioa sustatu
      4. Bide eta iturri desberdinak erabili informazioa bilatzeko

   Proposatzen diren jarduerak anitzak dira: wikiak, blogak, foroak, emaila, bideoak, bilatzaileak...

   Garrantzitsuena da jakitea gauza guzti hauek ez direla beharrezkoak, eta irakasleak erabakitzen duela gelan egin ala ez; gelan esan den moduan PODEMOS, NO QUEREMOS.

    Bideoa bukatu deneean, "Creative commons" jartzen zuela ikusi dugu.

    BA AL ZENEKIEN...  zer den CREATIVE COMMONS?

   Azken 10 minutuetan ariketa musikala egin dugu, erlaxatzeko, pentsatzeko eta gure balore eta erresistentziei buruz hausnarketa egiteko.

    Gaurkoz hau da guztia! Asteburu ona pasa!

jueves, 8 de marzo de 2012

EMAKUMEAREN EGUNA! Martxoak 8!


Gaur emakumearen eguna izan da eta EHUko Magisteritza eskolan egon den hitzaldian, emakumearen egoerari buruz hitz egin da. Denboran atzera egiten badugu emakumeon egoera aldatu egin dela ikusi dugu, ikasteko eskubidea, lan egiteko eskubidea, botoa emateko eskubidea... Erakunde asko sortu dira genero berdintasunaren alde, nahiz eta teorian eskubide eta aukera berdinak izan behar ditugun, oraindik ere asko borrokatu behar delako. 
  • EMAKUNDE
  • BIZKAIKO EMAKUME ENPRESARI ETA ZUZENDARIEN ELKARTEA 
  • GIZONDUZ
  • ALDARTE. Asociación de estudios y centro de documentación para las libertades sexuales. 
BA AL ZENEKIEN... emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dutela lan bera egiteagatik?


jueves, 1 de marzo de 2012

“PARADIGMAS DEL SISTEMA EDUCATIVO” bideoa

    Garai hauek direla eta, bizitza eta gizartearen zenbait aspektu aldaketak jasaten ari dira. Aldaketa hauek hezkuntza esparruan ere eragin handia dute eta horregatik hezkuntza moldaketa ezberdinekin lan egiten da gaur egun. Aldaketa hauek etorkizuneko umeek gizarteratzean prestatzeko egiten dira eta alor batzuetan oinarritzen dira: ekonomikoki prestatzea eta kulturalki prestatzea.

   Hauek azken finean ez dira aldaketa bortitzak, orain arte emandakoaren birmoldaketa inolako aldaketarik gabe baizik. Beraz umeek ez diote garrantzirik ikusten ikastolara joateari.

   Gaur egungo hezkuntza sistema ez dator bat gaur egungo garaiarekin , industrializazio garaiko hezkuntza proiektua da eta hau aldatzeko beharra dago

     Beste aldetik bi motako ikasleria bereizteko joera dago, ikasteko balio dutenak eta ez dutenak balio, hau hezkuntza bereizketa eragiten du eta “balio ez duten” ikasleengan eragin handia sortuz, gogoak kenduz. Honekin bat dator gaur TDAH sindromea diagnostikatzearen joerarekin. Motibatuak edota distraituak dauden ume hauekin inolako kontrolik gabe medikaziora jotzeko ohitura hartzen goaz, eta “trastorno de déficit de atención ” sindrome hau gero eta gehiago emateari.

    Gaur egun, informazio garaian gaudela esan dezakegu. Munduan informazio eta datu asko dago eta umeek klasean egotea baino garrantzitsuagoa  ikusten dute inguruko deigarria den hori. Beraz klasean atentzio falta jasatea beharbada ez da sindrome bat, eta inguruan dagoen erakarpenaren ondorio dela baizik

    Eskolek industria antzera sorturik daude oraindik, txirrina, ordutegi zehatza, sartzeko eta irteteko ordua, jolas ordua, gela ezberdinak, espezializazioak… eta batez ere nabarmendu dezakegu adinaren arabera antolatzea nahiz eta maila berdina ez izan.

    Umeei pentsaraztea eragin behar diegu, medikamentuekin lokartzea baino motibazioa pistu inguruan dagoenarekin ikasteko, indibidualismoa ezagutzeko eta garatzeko. Imaginazioa, sormena, aurrera pausuak emateko irrika, eta gauzak ezagutzeko gogoak eduki behar dituzte eta ez liburuetan agertzen diren erantzun zehatzak ikasteari.

    Gai honetan sakontzeko artikulu hau eskegitzen dugu, honetan Hardvard ekin hezkuntza irakasle bati egindako elkarrizketa agertzen da guzti honen inguruko iritziekin borobilduz. :

http://elpais.com/diario/2008/11/17/educacion/1226876401_850215.html

"Paradigmas del sistema educativo" bideoa:



BA AL ZENEKIEN...Zer denTDAH?

jueves, 23 de febrero de 2012

FREDERICK EZAGUTUZ, GAUZA BERRIAK IKASTEN.


Kaixo!

      Lan pilo egin dugu gaur gelan, nahiz eta denbora gutxi izan.
   
      Lehenengo momentuan Frederick ezagutu dugu, Leo Lionni-ren ipuin baten protagonista. Frederick sagu berezi bat da. Negua helduko da, eta beste saguak horretarako prestatzen ari diren bitartean (janaria bildu eta abar), Frederick-ek hitzak, koloreak eta eguzki izpiak biltzen ari da. Arraroa ezta? Ipuina amaitu dugunean ulertu dugu sagutxo honen helburua: besteei laguntzeko hartu zituen gauza horiek, aspertuta zeudenean hitzak banatzeko, hotz egiten zuenean eguzki izpiak emateko, eta dena gris zegoenean kolorea emateko. Ipuin horri esker kolaborazioa pixka bat hobeto ulertu dugu, eta besteei laguntzearen garrantzia gogoratu dugu.



      Horren ostean, "Hacia la escuela 2.0. Proyectos con prólogos gratuitos para formar ciudadanos de la sociedad del conocimiento" testuari buruz hitz egin dugu. Testu hau Jose Antonio Millán-ek idatzi du eta gaur egungo teknologia berriak eskolan dituzten eraginak azaltzen ditu. Irakurritakoari buruz eztabaidatzeko taldeka bildu gara eta bakoitzak bere iritzia azaleratu du (hipotesia, beharra, galderak...). Ideia guztiak komunean jarri ostean, hitz gakoak, galderak, sintesia... zehaztu ditugu. Dena dela, lan guzti hori blogean eskegi beharrean, hori egiten egon garen bitartean sortu diren galderak, hipotesiak eta iritzi kontrajarriak jartzea interesgarriagoa dela uste dugu.

    Lehenengo egunean esan genuenez, teknologiari buruzko iritzi desberdinak daude taldean, eta horregatik, ideia desberdinak agertzen dira.


  • Hain beharrezkoa al da teknologia geletan sartzea?
  • Teknologia berriak geletan sartzeko beharrezkoa da irakasleen alfabetatzea.
  • Gure jarrera baikorra izatea beharrezkoa da.

  Gure aldetik hau da guztia, asteburu ona pasa!

BA AL ZENEKIEN... zer den alfabetazio teknologikoa ?

jueves, 16 de febrero de 2012

Kaixo!

     Gaur testua komentatzea tokatzen zaigu, baina hori egin baino lehen erlaxatzeko edo gure sentimenduez hausnartzeko bideo bat ikusi dugu, Ludovicoren pianoa. Horretarako klasetik zehar sakabanatu gara eroso sentitzen ginen lekuetan kokatuz; zutunik, mahaietan, aulkietan, lurrean eserita... Jarduera burutzeko begiak itxi ditugu eta bakoitzak bere pentsamenduak, sentsazioak eta erlaxamentu maila izan dugu. Nahi izan duenak besteekin konpartitzeko aukera izan du.

           Gero, testua komentatzen hasi gara, baina gelako batzuek irakurri ez dutenez hurrengo egunetan hori gerta ez dadin jarriko den zigorrean pentsatzen egon gara. Espero dugu gure taldean horrelako egoerarik ez gertatzea...

BA AL ZENEKIEN... zein den munduko abestirik lasaiena?

jueves, 9 de febrero de 2012

LANUZTEA

Gaur ez dugu klaserik izan, lanuztea egon delako.

Guk bloga apaintzeko aprobetxatu dugu, espero dugu zuen gustukoa izatea.

jueves, 2 de febrero de 2012

"HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK" lehenengo saioa

Egun on!

    Gaur ikasgai berri honen lehenengo saioa izan dugu. Normala denez, aurkezpenak egiten egon gara, gure artean ezagutzeko eta ikasgaiaren nondik norakoak ezagutzeko. Gure taldean ikasgai honen aurrean jarrera desberdinak daude, batzuk teknologiari begira jarrera oso baikorra dugulako, eta beste batzuk ez hainbeste. Dena dela, aurrera egiten saiatuko gara guztiak, eta agertzen zaizkigun arazoei konponbidea emango diegu.

   Aurkezpenean, bakoitzak IKTekin duen esperientzia azaldu du, bai eskolan bai etxean. Gehienok, etxean hartu dugu esperientzia hori, nahiz eta eskolan zerbait landu.

  Gero, bakoitzaren erresistentziak eta baloreak aukeratu ditugu, taldekoak aukeratu ahal izateko. Azkenean, taldean erabaki dugu taldeko balorea konfidantza dela, eta erresistentzia porrotari beldurra.
Beraz, kontratu didaktikoa sortu genuen eta lau gauza hauek sinatzera konprometitu ginen:

- Porrotari beldurra gainditzea
- Konfiantza indartzea
- Aurreiritziak kendu
- Errezetatik hasi zailetara

    Bitxikeriak taldetik kontratu hori beteko dugula zin egiten dugu, gero eta hobeto egiten saiatuko garelako, eta ziur gaudelako emaitza bikaina lortuko dugulako!

Ondo izan!