jueves, 23 de febrero de 2012

FREDERICK EZAGUTUZ, GAUZA BERRIAK IKASTEN.


Kaixo!

      Lan pilo egin dugu gaur gelan, nahiz eta denbora gutxi izan.
   
      Lehenengo momentuan Frederick ezagutu dugu, Leo Lionni-ren ipuin baten protagonista. Frederick sagu berezi bat da. Negua helduko da, eta beste saguak horretarako prestatzen ari diren bitartean (janaria bildu eta abar), Frederick-ek hitzak, koloreak eta eguzki izpiak biltzen ari da. Arraroa ezta? Ipuina amaitu dugunean ulertu dugu sagutxo honen helburua: besteei laguntzeko hartu zituen gauza horiek, aspertuta zeudenean hitzak banatzeko, hotz egiten zuenean eguzki izpiak emateko, eta dena gris zegoenean kolorea emateko. Ipuin horri esker kolaborazioa pixka bat hobeto ulertu dugu, eta besteei laguntzearen garrantzia gogoratu dugu.



      Horren ostean, "Hacia la escuela 2.0. Proyectos con prólogos gratuitos para formar ciudadanos de la sociedad del conocimiento" testuari buruz hitz egin dugu. Testu hau Jose Antonio Millán-ek idatzi du eta gaur egungo teknologia berriak eskolan dituzten eraginak azaltzen ditu. Irakurritakoari buruz eztabaidatzeko taldeka bildu gara eta bakoitzak bere iritzia azaleratu du (hipotesia, beharra, galderak...). Ideia guztiak komunean jarri ostean, hitz gakoak, galderak, sintesia... zehaztu ditugu. Dena dela, lan guzti hori blogean eskegi beharrean, hori egiten egon garen bitartean sortu diren galderak, hipotesiak eta iritzi kontrajarriak jartzea interesgarriagoa dela uste dugu.

    Lehenengo egunean esan genuenez, teknologiari buruzko iritzi desberdinak daude taldean, eta horregatik, ideia desberdinak agertzen dira.


  • Hain beharrezkoa al da teknologia geletan sartzea?
  • Teknologia berriak geletan sartzeko beharrezkoa da irakasleen alfabetatzea.
  • Gure jarrera baikorra izatea beharrezkoa da.

  Gure aldetik hau da guztia, asteburu ona pasa!

BA AL ZENEKIEN... zer den alfabetazio teknologikoa ?

jueves, 16 de febrero de 2012

Kaixo!

     Gaur testua komentatzea tokatzen zaigu, baina hori egin baino lehen erlaxatzeko edo gure sentimenduez hausnartzeko bideo bat ikusi dugu, Ludovicoren pianoa. Horretarako klasetik zehar sakabanatu gara eroso sentitzen ginen lekuetan kokatuz; zutunik, mahaietan, aulkietan, lurrean eserita... Jarduera burutzeko begiak itxi ditugu eta bakoitzak bere pentsamenduak, sentsazioak eta erlaxamentu maila izan dugu. Nahi izan duenak besteekin konpartitzeko aukera izan du.

           Gero, testua komentatzen hasi gara, baina gelako batzuek irakurri ez dutenez hurrengo egunetan hori gerta ez dadin jarriko den zigorrean pentsatzen egon gara. Espero dugu gure taldean horrelako egoerarik ez gertatzea...

BA AL ZENEKIEN... zein den munduko abestirik lasaiena?

jueves, 9 de febrero de 2012

LANUZTEA

Gaur ez dugu klaserik izan, lanuztea egon delako.

Guk bloga apaintzeko aprobetxatu dugu, espero dugu zuen gustukoa izatea.

jueves, 2 de febrero de 2012

"HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK" lehenengo saioa

Egun on!

    Gaur ikasgai berri honen lehenengo saioa izan dugu. Normala denez, aurkezpenak egiten egon gara, gure artean ezagutzeko eta ikasgaiaren nondik norakoak ezagutzeko. Gure taldean ikasgai honen aurrean jarrera desberdinak daude, batzuk teknologiari begira jarrera oso baikorra dugulako, eta beste batzuk ez hainbeste. Dena dela, aurrera egiten saiatuko gara guztiak, eta agertzen zaizkigun arazoei konponbidea emango diegu.

   Aurkezpenean, bakoitzak IKTekin duen esperientzia azaldu du, bai eskolan bai etxean. Gehienok, etxean hartu dugu esperientzia hori, nahiz eta eskolan zerbait landu.

  Gero, bakoitzaren erresistentziak eta baloreak aukeratu ditugu, taldekoak aukeratu ahal izateko. Azkenean, taldean erabaki dugu taldeko balorea konfidantza dela, eta erresistentzia porrotari beldurra.
Beraz, kontratu didaktikoa sortu genuen eta lau gauza hauek sinatzera konprometitu ginen:

- Porrotari beldurra gainditzea
- Konfiantza indartzea
- Aurreiritziak kendu
- Errezetatik hasi zailetara

    Bitxikeriak taldetik kontratu hori beteko dugula zin egiten dugu, gero eta hobeto egiten saiatuko garelako, eta ziur gaudelako emaitza bikaina lortuko dugulako!

Ondo izan!