BA AL ZENEKIEN...?

1.BRAINSTORMING


     Ideia-jasa, brainstorming ingelesezko izenez ere ezaguna, ideia berrien sormena sustatzen duen talde-teknika bat da. Gai bat lantzeko osatu duten taldeko kideek gaiaren inguruan burura etortzen zaizkien ideia guztiak agertzean datza, inongo ideia edo proposamenik baztertu gabe eta gidaritza minimo batez. Helburua, beraz, ahalik eta ideia gehien plazaratzea da, beraien egokitasunari erreparatu gabe, prozesuaren bukaeran proposamenen ebaluazioa egiten bada ere. Alex Faickney Osborn publizistak plazaratu zuen teknika hau 1948 urteko bereYour Creative Power liburuan.

Enjoy it!


2.ALFABETAZIO TEKNOLOGIKOA


    Alfabetizazio teknologikoa teknologian heztea da, gure gaitasunak handituz. Eskolan alfabetatzea irakurtzen, idazten... ikastea den moduan, teknologian hori egitea gaitasun batzuk garatzea da, adibidez informazioa sailkatzen ikastea, baliabideak erabiltzen ikastea...

3.LIBDUP

      Lip dub (ingelesez, lip, "ezpain"; dub, "itzuli", "nahastu") musikazko ikus-entzunezko mota bat da, Interneteko sare sozialen zabalkundearekin batera arrakasta nabarmena izan duena, gazte talde handien parte hartzea eta harremana eskatzen baitu. Ikus-entzunezkoaren audio gisa abesti ezagun bat harturik, eta bideokamera mugikor bat harturik, filmatzaileak ibilbide bat egiten du eraikin batean barrena, ibilbidean zehar topatzen diren gazteek abestiaren hitzak ezpainez (lip) jarraitu eta dantzaz antzeztu egiten duten bitartean. Lip dub ikus-entzunezko zenbaitek mundu mailako arrakasta lortu dute. Arrakastatsu izateko baldintzak naturaltasuna, benetakotasuna, parte hartzea eta dibertsioa aipatu dira. 


Guretzat oso onak diren libdup batzuk honako hauek dira:


Enjoy it! 


4.MUNDUKO ABESTIRIK LASAIGARRIENA


El tema 'Weightless' logra reducir el ritmo cardiaco y la presión arterial gracias a armonías budistas y sonidos que asemejan a la Naturaleza

        Lea atentamente esta información y téngala muy presente a partir del lunes, cuando sus niveles de estrés se disparen porque tenga que volver a la oficina o porque ya no tenga oficina a la que volver. El tema 'Weightless', del grupo británico Marconi Union, es la canción más relajante del mundo. Tanto, que el equipo de neuropsiquiatras que ha elaborado este singular ránking advierte que es tan eficaz que «no debe ser escuchado mientras se conduce». «Puede inducir al sueño», describen.
    Para realizar su investigación, eligieron a 40 mujeres, a las que enfrentaron contrarreloj a complicados puzzles para lograr aumentar sus niveles de ansiedad. A continuación, les dieron a escuchar una serie de canciones mientras monitorizaban su frecuencia cardiaca y su actividad cerebral. El resultado: 'Weightless' fue un 11% más relajante que el resto. Su secreto: fue creada por Marconi Union junto a varios terapeutas especialistas en música que unieron sus esfuerzos para componer un tema de 8 minutos que conjuga armonías tipo meditación budista, con ritmos bajos, guitarras, pianos y 'samples' de sonidos de la Naturaleza.
        La canción arranca con un ritmo pausado que con sutiles golpes de percusión imita los latidos del corazón con una cadencia de 60 por minuto. Así continúa cinco minutos, tiempo suficiente para 'atrapar' al oyente, y de forma paulatina reduce la frecuencia de la batería hasta los 50 golpes por minuto, ritmo que imita el corazón. «Además en ningún momento repite una melodía para lograr que el cerebro se 'desenchufe' y no esté pendiente de lo que viene a continuación».
      La receta se completa con susurros, sonidos de campanas y repiqueteos aleatorios. Todo para lograr una sensación de extrema relajación y paz. 




 5. TDAH (trastorno de déficit de atención e hipercinesia)

 TDAH (trastorno de déficit de atención e hipercinesia) edo AGHA (arreta galdu eta Hiperaktibitate Asaldudura  neurobiologia oinarriak eta genetika osagai sendoak ditu. Bere ezaugarri nagusiak arreta eza, hiperaktibitatea eta oldarkortasuna izan ohi dira.

 AGHAa hiru osagaitan oinarritzen da: Arretaren galera, Hiperaktibitatea eta Oldakortasuna, baina Arreta Galdudun hutsa edo Hiperaktibitate-Oldakortasundun hutsak ere izan daitezke. 

 Arazoaren jatorria garuneko gune batzuetako neuronen transmisioko arazo bat dela dirudi; esan genezake akats organiko batek eragindako asaldura funtzionala dela AGHAa. Beraz, familia giroak, gurasoen pertsonalitateak eta jokamoduak … etab. ez daukate zerikusi handirik arazoaren genesian, hau sortzekoa delako. Bestalde, entzimen azterketak, elektrofisiologikoak eta irudizkoak anormaltasunak erakus baditzakete ere, ez dira funtzionalak oraingoz eta diagnostikoa klinikoa izan behar da.

gai honi buruz datu gehiago ezagutzeko artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuegu:

 http://www.euskonews.com/0323zbk/gaia32303eu.html




6. EMAKUMEEK GIZONEK BAINO GUTXIAGO KOBRATZEN DUTE ORAINDIK LAN BERA EGIN ARREN




Soldata diferentzia emakume eta gizonen arteko berdintasun eza eragin eta betikotzen duela gogoratu du EMAKUNDEK

• Bihar, otsailaren 22an, emakume eta gizonen arteko soldata berdintasunaren aldeko eguna da
• Egun, soldata diferentzia urtean 7.000 euro ingurukoa da
• EAEn, zatikako ordutegia duten lanpostuen %85,3 emakumeek betetzen dute 


Bihar, otsailaren 22a, Emakume eta Gizonen soldata berdintasunaren aldeko Eguna izanik Emakundek/Emakumearen Euskal Erakundeak gogoratu du soldata diskriminazioa dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoretako bat.
INEren “Encuesta de estructura salarial” delakoan jasotzen denez, Emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.139,50 eurokoa da (Emakumeak: 19.771,80/ Gizonezkoak: 26.911,40). Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzu sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorea. Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontutan hartzen baditugu, gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa da. Europan, EBko herrialdeetan soldata diferentzia %17,4koa dela kalkulatzen da, eta Espainian %25,6koa.
Datuak argiak badira ere, askotan iritzi publikoak zailtasunak izaten ditu diskriminazio hau eragiten duten faktoreak zehazteko, eta, ondorioz, gai honetaz gizarteak duen kontzientzia ez da izaten arazoaren garrantzi eta larritasunaren neurri berekoa.
Lan munduan ematen den zeregin bereizketa da era honetako diskriminazioaren jatorrian dagoen faktoretako bat. Lanpostuen bereizketa bertikal eta horizontalak zenbait lanpostu konkretuetara bideratzen du emakumea edo lidergo postuetara heltzea galarazten dio. Bereizketa honen ondorioz, emakumeak ugarien diren hainbat lanpostu daude, eta ordainsaria eskasagoa izaten da hauetan.
Honekin batera, kontuan izan behar da askotan emakumeak malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituela lanean eta familian dituen eginbeharrak orekatu ahal izateko, honek aipatutako zeregin bereizketa indartzen duelarik. Ondorioz, zatikako ordutegia duten lanpostuetan emakumeak nagusi dira mundu osoan. Konkretuki, EAEn zatikako kontratua duten lanpostuen % 85,3koa emakumeek betetzen dituzte, INEren biztanleria aktiboaren Inkestaren arabera. Era honetara, EAEn lan egiten duten 10 emakumeren artean, 2,7k dute kontratu partziala, eta gizonen kasuan proportzio hori 3,8koa da 100en artean. 
Ez dugu ahaztu behar sektore informalean lan egiten dutenen gehienak emakumeak direla. Oraindik portzentaia handi batean emakumeei egokitzen zaien familia eta etxeko lanaren ardurak galarazi egiten dio sarritan emakumeari lan munduan gizonarekin berdintasunez lehiatzeko aukera.
Hainbat lan eremutan gizonezkoen presentzia nagusi izanik, hauek jasotzen dituzten ordainsari osagarriek oraindik gehiago handitzen dute batzuk eta besteen arteko soldaten arteko diferentzia, oinarrizko soldaten gainetik.





7. CREATIVE COMMONS

     Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute.

     Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditularik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.

      Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.

      Hona hemen Espainiako erakunde honen webgunea: http://es.creativecommons.org/


8. iPod, iPad, iPhone

Hiru hitz hauek gerta daiteke egunero hainbat aldtitak entzutea, baina zer den azalduko dugu. hiru tramankulu teknologiko hauek Apple enpresak sortutako praduktu famatuenetarikoak dira. eta banan banan zer diren azalduko dizuegu:

iPod:  multimedia produktu familiaren barruko erreproduzigailu da. 2001eko Urrian kaleratu zen lehendabiziko bertsioa eginkisuna musika erreproduzitzearena izan da. Harrez gero aldaera desberdinak zekartzaten makinak ekoitzi dituzte Apple etxekoek. (iPod classic, iPod touch, iPod nano, iPod shuffle, iPod mini, iPod photo). 

iPhone: Multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da. Bere funtzioen artean daude argazkiak ateratzea, musika eta bideoa erreproduzitzea eta testu mezuak igorri eta jasotzea. Baita ere Internet zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, e-posta, web nabigatzailea eta Wi-Fi konexioa. Erabiltzaileak aginduak multi-puntuzko LCD pantaila ukigarri baten bitartez ematen ditu, botoi eta teklatu birtual batzuen bidez.


 iPad Tablet PC motako gailu bat da. 2010eko urtarrilaren 27an jendaurrean aurkeztu zuten. hau mugikor eta ordenagailu baten tartean dago, batez ere apikazio ezberdinen erabilpenan oinarritzen dena. liburu birtualak irakutzeko, interneten ibiltzeko, web posta kontzultatzeko, musika entzuteko, bideo eta pelikulak ikusteko, edota jokoetara jolasteko. Beste bi Ipad aukeztu dira azken urteotan ( Ipad 2 eta Ipad 3).

7. SLIDESHARE


      Slideshare interneten bidez dokumentuak konpartitzeko balio duen zerbitzua da. Word artxiboak, porwer-pointak, pdf-ak... ia edozein motatako dokumentuak igo ahal dira. Gero, interneten begiratzean edota slideshare orrialdean bertan bilatzen diren gauzak edonork irakur ditzake (baldin eta pribatasun aukerak horretarako zehazten badituzu). 

     Erabiltzea oso erraza da, kontu bat sortzea eta artxiboak igotzea baino ez da. Ingelesez dago, eta batzuentzat arazo bat izan daiteke, baina horretaz gain ez dago inolako arazorik. Gainera, bertan agertzen diren dokumentu asko irakasleek edo irakaskuntzarekin zerikusia duten pertsonek igo dituzte, eta asko interesgarriak izan daitezke.

    Sartu eta begirada bat botatzeko link hau baino ez duzu jarraitu behar: http://www.slideshare.net/
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario