jueves, 3 de mayo de 2012

AURKEZPENAK 3.EGUNA

APARKAMINTXUK
        Antzerki baten bidez Almikek, Ikerrek, Amaiak eta Hiartek “mugikorren erabilpena gelan” aurkeztu digute.Antzerkian gela bat agertu da, non ikasleak mugikorrari irakasleari baino kasu gehiago egin diote. Irakaslea, kokoteraino, mugikorra kendu eta asteburu osoa aparaturik gabe utzi ditu, zigor moduan. Astelehena heldu da, eta ikasleek asteburu txarra igaro dutela esan dute, mugikorrik gabe ezin izan dutelako ezer egin. Irakasleak ere asteburuan zer egin duen esan die: pentsatzen egon da, eta mugikorrak gelan erabiliko dituztela esan die, teknologia berriak gelan sartzen ari direnez, mugikorrak sartzea ideia ona iruditzen zaiolako. Hala ere, oso garrantzitsua iruditu zaio mugikorren erabilerari buruzko arauak idaztea, ikasleek argi izan dezaten nola erabili.

         Gero, mugikorrarekin egingo dituzten ariketak eman dizkie, eta guk ere, taldeka bilduta, jarduera batzuk asmatu behar izan ditugu.

        Antzerkia bukatu denean, Ikerrek gaiari buruzko hausnarketa egin du, eta ideia oso inportante bat azpimarratu du: teknologia berrien barruan mugikorra ere badago.

        Aurkezpen honi esker hausnarketa egin dugu, eta gure taldean gai honen inguruan adostasunik ez dagoela ikusi dugu, batzuen ustez gelan mugikorrarekin egin daitekeen jarduerarik onena heziketa fisikoan mugikorra ea nork urrunen botatzen duen da eta. Mugikorrak deitzeko direla uste dugu batzuk, baina beste batzuk gelan sartzea ondo dagoela uste dute.


TILIKUTU: Eskola 2.0


Tilikutu taldeko partaideak Iratxe, Ainara, Koldo, Karol eta Asier dira. Eskola 2.0ri buruzko lana egin dute. Lanari hasiera emateko antzerki bat egin zuten. Antzerkian klaseak lehen nola ematen ziren eta gaur egun teknologia berriekin nola eman beharko liratekeen erakutsi nahi izan ziguten. Antzinan kontzeptuak buruz ikasi behar ziren eta okertuz gero zigorra jasotzen zenuen. Gaur egun berriz, klaseak dinamikoagoak dira eta gure eskura daukagun teknologiaz baliatuz umeak motibatu behar ditugu gauzak gogoz ikas dezaten.

Azken urte hauetan ordenagailuen eta interneten erabilera sustatu nahi izan da lehen hezkuntzako ikastetxetan. Horretarako zenbait priektu egin dira, haien artean Eskola 2.0. Tilukutu taldea interneten bidez sor dezakazun site-tan oinarritu dira. Umeak gaixorik daudenean edo beste edozein arrazoi  batengatik eskolara ezin direnean joan haien ordenagailutik egun horretan klasean emandako kontzeptuak edo irakasleak bidalitako etxeko lanak ikus dezakete.

Antzerkia bukatu ostean site bat nola egin erakutsi ziguten. Iratxek oso ondo azaldu zigun pixkanaka-pixkanaka eta pausoz- pauso nola sortzen diren. 

Talde honek egindako aurkezpena asko gustatu zitzaigun eta azpimarratzekoa da Iratxek egindako lana, primeran azaldu baitzuen site bat nola eratu. Oso baliagarria iruditu zitzaigun, gainera zerbait berri ikasi genuen.  Zorionak Tilikutu oso lan ona egin  duzuelako!

TXIRI-TXIRI


Talde honek landutako gaia kultur aniztasuna eskolan izan da. Auzkezpen honetan, alor honekin erlazionatutako gaiak landu dituzte, eta teknologiek eskeintzen dituen aukerak arlo honetan. 
Eskoletan, gero eta kultur aniztasun gehiago dago eta teknologiei esker beste herrialde batzuetara "bidaiatzeko" aukera izan dezakegu. hau da, komunikatezko eta kultur ezberdinak ezagutzeko metodo oso onuragarria da.
Beste aldetik, gurasoen partaidetzaren garrantzia azaldu dute, adibidez, herrrialde ezberdinetako pertsonek, blogg bat sortzea posiblea da. horrela kultur eta gizarte ezberdinak ezagutzea gerta daiteke. "munduan barrena" bloggean, hau garatzeko proposamenak aurkezten ditu (kultur ezberdineko jolasak, ariketak, janariak, proposamenak...).Orokorki inguru honetan ibili izan dira aurkezpen osoan zehar. 
Oso aurkezpen dibertigarria izan da., berezia, motibagarria eta partehartzailea. Azalpenak antzerkien bidez aurkeztu dituzte, eta gure partehartzea lantzeko taldetxoka ariketa bat proposatu dute ( bakoitzak tokatu zain pertsona deskribatzea etxe bat marraztuz). oso aurkezpen dinamikoa eta landua. 
Beraz, lan bikaina egin dutela esan dezakegu, eta gaia era motibagarrian lantzeko dagoen aukera ezin hobea erakusti digute. Benetan zorionak taldetxo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario