jueves, 26 de abril de 2012

AURKEZPENAK 2.EGUNA

LAMIENESKATZA 

       Aurkezpen honen bidez bidaia bat egin dugu hegazkinean, Maider, Itziar, Iraide eta Nerearen eskuz. Hasieran, bidaia nola izango den kontatu digute, eta maletak egin behar izan ditugu: papertxo bat banatu, eta bakoitzak iraganera zer eramango luke idatzi behar izan dugu, irakasle izango garenerako. Fakturazioa egin eta klaseko batzuek lau gauza horiek irakurri dituzte. Orokorrean antzeko gauzak idatzi ditugu: pazientzia, gogoak, baliabideak...

       Horren ostean bideo bat ikusiko genuela esan digute, eta bertan, oso baliagarria izango zaigun gauza bat agertuko dela esan dute, baina gauza hori zer den bideoa ikusi eta gero jakingo dugula. Bideo horretan, gelakideen blogetan agertzen diren esaldi batzuk agertu dira eta azkenean, portafolioari buruzko bideoa zela jakin dugu.

        Portafolioa konkretuki zer den azaldu digute, eta Barakaldoko eskolako portafolio bat eta irakasle baten portafolioa aurkeztu dizkigute, adibide moduan. Baliabide honen atalak eta erabilgarritasuna aurkeztu eta gero, bere desabantailak bideo oso dibertigarri baten eskuz ekarri dizkigute.

        Hausnarketara bultzatzeko aurkezpena izan da; izan ere, bukatzean, portafolioa gure maletan sartuko genukeen ala ez galdetu digute batzuei. Batzuk baietz esan dute, dudarik gabe, beste batzuk ez gara hain baikorrak izan.

       Oso aurkezpen ona iruditu zaigu, bidaiaren metaforaren bidez portafolioari buruzko gauza asko ikasi ditugulako. Maiderren papera azpimarratzea gustatuko litzaiguke, oso ondo egin duelako eta guztiz sinesgarria izan delako. Garrantzitsua izan da amaieran egin dugun hausnarketa, teknologia berriak oraindik hain integratuta ez daudenez, horren arrazoiak bilatu behar direlako. Gainera, gure gelan hain iritzi desberdinak egonda, oso aberasgarria dela uste dugu.

       Lan bikaina neskak!

SAREAN JOLASEAN 

Aurkezpen honen bereizgarritasun nabariena egiteko modua izan da. Musikal baten antzera aurkeztu dute, antzerki, musika eta taldeak asmaturiko abestien bidez. Azpimarratu nahiko genuke, lan handia burutu behar izan dutela, ikusi dugun emaitza lortzeko. Gure arreta lehenengo momentutik lortu dute, dramatizazioak (antzerkiak) ematen baitio ikusgarritasun handia.

Gaia, ESKOLA 2.0 izan denez teknologia berrien inguruan egoera desberdinak planteatu dituzte.
    • Gaur egun liburuak ez dira nahikoak.
    • Etxean, eskolan nola kudeatu beharko litzateke teknologia berrien erabilpena eta ezarpena.
    • Egoera honek eskatzen duen etengabeko prestakuntza irakasleen artean egokia den ala ez.
    • Instituzioen inguruko kritika.
    • Ikasgela barruan garatzen diren metodologiak gaurkotuta dauden ala ez. 

      Sarrera gisa, Eskola 2.0 abestia aurkeztu digute gaiari hasiera oso egokia emanez. Ondoren teknologia berri horien garrantzia gaur egungo gazteen artean nola ikusten den adierazi digute rap baten bitartez. Horren ostean, hezkuntzaren arloan hain adierazgarria izan ohi den KLARIONA puskari abesti bat   dedikatu diote, gaur egungo arbela digitalen eta betiko arbelaren arteko bereizketa eginez. Horrekin batera erabiltzen ditugun metodoak zaharkituta daudela adierazi nahi izan dute (biderkatzeko taulak buruz zerrendatzen hasi direnean), eta askotan kontraesan batean jausten garela. Izan ere, ordenagailuak, arbela  digitalak, proiektoreak... sartzen ditugu eskoletan baina erakusteko moduak ez ditugu horrenbeste gaurkotzen, loritoak bailitzan irakasten baititugulako gure ikasleak.   

       Ia konturatu gabe, abestietan ezkutuko mezu hauek irakurri ahal izan ditugu. Horregatik lan bikaina egin dutela uste dugu, hausnarketa bidea zabalik itzi dutelako eta gainera modu oso deigarri eta benetan dibertigarrian egin dutelako.

MAGISTEKNO

Magistekno taldekideen aurkezpenaren nondik norakoa facebook baten erabilera hezkuntza arloan izan da. Facebook gaur egungo gizarte sare garrantzitsuenetarikoa da, baina gehien bat gizrate arlo eta erlazioa alorretan aritzeko erabiltzen mekanismoa da. Magisteknok hezkuntza eta eskola esparruan honen betebeharra azaldu digu, eta zer egiteko aukerak ematen dituen plazaratu dizkigute.
Lehenik Ikusleen partehartzea suspertzeko gure teknologien erailera eta etxean ditugun aparatu elektronikoei buruzko galderak egin zizkiguten. hau da, mugikorrak, interneta, ordenagailuak, gizarte sareak etab nortzuk eta zertarako erabiltzen dugun gehien bat.Ostean, sare sozialen erabilpenaz mintzatu dute, eta bideo interesgarri baten bidez hauen hedapenei buruzko zenbait datu irakatsi dizkigute.

Hau ikusi eta gero hezkuntzara bideratutako zenbait sareen erakusketa egin dute: Eduka network, Edmodo, teknotribu, webkinz, Twiducate, Shidomi, Schoology, Myfamilypedia... eta zertan laguntzen duten irakasle eta ikasleei. 

Honekin batera haiek sortutako Facebook bat azaldu digute eta honen funtzio nagusiak hezkuntzari zuzenduta. Hau ikasle irakasle eta gurasoen arteko elkarlana garatzeko plataforma bezala proposatu dute.

- Etxerako lanen azalpenak
- Lan berriak egiteko aukera
- Baliabideen elkarbanaketa
- bideo eta ideien trukea
- …
Azkenik gela bi taldetan banatu dute eta facebook horren alde txarrak eta onak idazteko eskatu digute ikusleen iritzia izateko eta hobetu beharreko gauzak kontuan hartzeko.
Orokorki oso aurkezpen interesgarria berezia eta ezohikoa izan da. Atal teorikoenak azaltzeko Prezi plataforma erabili dute mugimenduzko diapositiben bidez izaten dena. Gero, erakutsitako bideoa bitxia eta interesgarria dela deritzogu, gehien bat datu asko ezagutzen ez genituelako. Facebook ari dagokionez, oso baliogarria iruditu zaigu irakasle eta gurasoen arteko bizikidetza lantzeko eta lan ezberdinen garapena emateko.
Aukezpen bizia izan da eta nahiz eta arrunterantz jo, gaia interesgarria izatea eta partaideen azaltzeko modua dela eta entretenigarria egin zaigu eta irakaskuntza handiko lana dela deritzogu.

Oso lan bizia eta entretenigarria Magistekno! Txalo bero bat!

Magistekno partaideak: Henar Yerro, Jessi Zabaleta, Ander Vilariño eta Gisela Salces
 
ATZEKOAK: Irakasleen prestakuntza.

    Atzekoak Imanol, Ioritz, Dani eta Javik osatzen duten taldea da.  Irakasleen prestakuntzaz hitz egin digute horren garrantziaz jabetu gaitezen. Aurkezpenari hasiera emateko  haien bloggera igondako inkesta bat bete behar izan dugu. Horretarako ordenagailuak piztu eta haien bloggean sartu gara inkesta betetzeko. Galderak erantzuten genituen heinean ondoan erantzunen  ehunekoa agertzen zen. Gehienok berdin erantzun genuen, hala eta guztiz ere , beti bezala , badaude ezberdin pentsatzen duten batzuk eta hauek gutxiengoa osatu zuten. Hauek dira agertzen ziren galdera batzuk beste askoren artean:

  • Irakaslea izan behar da jakintza iturri bakarra teknologiekin lan egiterakoan?
  • Orokorki nork erabiltzen ditu teknologia berriak hobeto?
  • Zertarako dira aproposak IKT-ak?
  • Zer konbinatu behar dugu teknologia berriekin metodologia aproposa egiteko?
     Inkesta egin ostean ordenagailu pantaila amatatzeko eskatu ziguten arreta errazago mantendu genezan.
    Power point bat ipini zuten eta Javik irakurtzen hasi zen. Power pointaren diapositiba bakoitzan letra mordo eta pilatutako parrafoak zeuden. Inori begiratu gabe bertan idatzita zegoena irakurtzen hasi zen inolako pausa edo tono aldaketarik egin gabe. Guztiok harrituta geratu ginen, ezin zitekeen aurkezpena horrela izatea! Hirugarren diapositibatik zihoanean eta klase osoa aspertzen hasia ginenean Danik moztu egin zion klaseak ezin zirela horrela eman esanez.  Antzerki txiki honekin irakasleen prestakuntza eta klase bat ematean  motibazio eta gogo handiz egitea ezinbestekoa dela  konturatzea nahi zuten. 

    Power pointarekin jarraitu zuten baina oraingo honetan inkestako galderen erantzunak azaldu zizkiguten. Prestakuntza ekintzak nola kudeatu eta nola ebaluatu azaldu ziguten. Eskerrak ez zutela antzerkiko eredua bezala azaldu!

    Orokorrean lan ona  aurkeztu zigutela  uste dugu eta aurkezpenaran atzean ziur gaude lan handia egin dutela  ahalik eta hoberen egiteko asmoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario