lunes, 23 de abril de 2012

AURKEZPENAK 1.EGUNA


Aurkezpenak hasi dira!

Ostegunean BLOGGEROAK  izan ziren aurkezpenei hasiera eman zieten taldea.  Lehenengo sarrera moduan eta gaian sartzen joateko galdera batzuk egin zizkiguten . Oso ideia ona izan zela uste dugu ez zirelako informazioa zuzenean ematen hasi eta arreta  eta interesa pizteko balio izan zutelako.  Ondoren datuak ematen hasi ziren eta teoria pixka bat azaldu ostean jolas bat egin genuen. Jolas honetan ,taldeka, kuboak sortu behar izan genituen haiek banatutako materialarekin. Talde bakoitzak zuen materiala ezberdina zen beraz, kuboa egiteko beharrezkoak  diren tresnak faltan edo soberan genituen. Faltatzen zitzaigun materiala lortzen saiatu behar ginen soberan genuen materialarekin trukea eginez. Kubo gehien egitea lortzen zuen taldeak irabazten zuen. Jolasa bukatu ostean dinamika horrekin lortu nahi izan zutena azaldu ziguten: Teknologia izan arren baliabiderik ez badago ezin da ezer egin. 

Azkenik bakoitzak hausnartu dezan galdera batzuk egin zizkiguten:
·         Noizbait pentsatu al duzu zure inguruko baliabide teknologikoen aberastasunaz?
·         IKT-ak beharrezkoak al dira munduko gizarte guztietan?
·         Zer egin dezakegu ikasle moduan eskolan bretxa hori ekiditeko?


             Aurkezpena interesgarria iruditu zitzaigun, arreta mantentzea lortu zuten eta lan ona egin zutela uste dugu! Zorionak bloggeroak!


No hay comentarios:

Publicar un comentario