jueves, 23 de febrero de 2012

FREDERICK EZAGUTUZ, GAUZA BERRIAK IKASTEN.


Kaixo!

      Lan pilo egin dugu gaur gelan, nahiz eta denbora gutxi izan.
   
      Lehenengo momentuan Frederick ezagutu dugu, Leo Lionni-ren ipuin baten protagonista. Frederick sagu berezi bat da. Negua helduko da, eta beste saguak horretarako prestatzen ari diren bitartean (janaria bildu eta abar), Frederick-ek hitzak, koloreak eta eguzki izpiak biltzen ari da. Arraroa ezta? Ipuina amaitu dugunean ulertu dugu sagutxo honen helburua: besteei laguntzeko hartu zituen gauza horiek, aspertuta zeudenean hitzak banatzeko, hotz egiten zuenean eguzki izpiak emateko, eta dena gris zegoenean kolorea emateko. Ipuin horri esker kolaborazioa pixka bat hobeto ulertu dugu, eta besteei laguntzearen garrantzia gogoratu dugu.



      Horren ostean, "Hacia la escuela 2.0. Proyectos con prólogos gratuitos para formar ciudadanos de la sociedad del conocimiento" testuari buruz hitz egin dugu. Testu hau Jose Antonio Millán-ek idatzi du eta gaur egungo teknologia berriak eskolan dituzten eraginak azaltzen ditu. Irakurritakoari buruz eztabaidatzeko taldeka bildu gara eta bakoitzak bere iritzia azaleratu du (hipotesia, beharra, galderak...). Ideia guztiak komunean jarri ostean, hitz gakoak, galderak, sintesia... zehaztu ditugu. Dena dela, lan guzti hori blogean eskegi beharrean, hori egiten egon garen bitartean sortu diren galderak, hipotesiak eta iritzi kontrajarriak jartzea interesgarriagoa dela uste dugu.

    Lehenengo egunean esan genuenez, teknologiari buruzko iritzi desberdinak daude taldean, eta horregatik, ideia desberdinak agertzen dira.


  • Hain beharrezkoa al da teknologia geletan sartzea?
  • Teknologia berriak geletan sartzeko beharrezkoa da irakasleen alfabetatzea.
  • Gure jarrera baikorra izatea beharrezkoa da.

  Gure aldetik hau da guztia, asteburu ona pasa!

BA AL ZENEKIEN... zer den alfabetazio teknologikoa ?

No hay comentarios:

Publicar un comentario