jueves, 15 de marzo de 2012

Martxoak 15.

     Egun on guztioi! Gaur osteguna da, eta batzuentzat ordu baten barru gure astea bukatzen da! Beste batzuek ez dute hainbeste zorte... Gaixoak... (jajaja)

     Gelako lehenengo jarduera gurasoentzat idatzitako egunkari batetik ateratako elkarrizketa batean oinarritu da. Zati batzuk irakurri ditugu, eta guk garrantzitsuenak idatzi ditugu:

            - Ikasleek gauzak ikutu, egin, bizi egin behar dituzte.
            - Gurasoek eredua eman behar dute, ez zer egin behar den esan.
            - Arazoei aurre egiteko bideak irakatsi behar diete ikasleei.
            - Umeak ez dira perfektuak izan behar.
    
   Guztiz ados gaude lau baieztapen horiekin. Askoz gehiago ikasten dugu gure kabuz aritzen eta hunkitzen gaituzten gauzak lantzen, memorizazio hutsean oinarritzen den metodologia bat erabiltzen baino. Gainera, jarrera da gauzarik garrantzitsuena eta gurasoek ere haiena zaindu behar dute.

    Horren ostean, Manuel Ariaren bideo bat ikusten ibili gara, eta esan dezakegu, berak eman digula klasea. Bideoaren izena "¿Qué es la competencia digital?" da eta XIX. mendeko eskolaren eta XXI. mendekoaren arteko desberdintasunak aipatzen hasi da. Antzinako hezkuntza prozesuen gakoak honako hauek ziren: liburuak, irakaslea da prozesuaren protagonista, memorizazioa, klase magistrala. Dena dela, gaur egun gauzak izugarri aldatu dira, gizartearen garapena dela eta, eta gaur egun ALFABETIZAZIOA eta INFORMAZIOA TRATATZEKO ETA TEKNOLOGIA DIGITALAK ERABILTZEKO GAITASUNA dira gakoa.

    Eta gaitasun hori, zer da? Informazioa pilatzeko eta aurkitutako gauza guztien artean garrantzitsuena zein den aukeratzeko gaitasuna. Gainera, informazio hori ezagutza bihurtu behar da eta hori eginez gero, ikasleek komunikatzen eta adierazten ikasiko dute, modu teknologiko batean. Bestalde, eskola eta metodologia guztiekin bezala, balore batzuk barneratzen dira.

   Nola irakasten da gaitasun hori? Manuel Ariaren hitzetan "basado en el desarollo de las actividades". Horretarako, lau pausu ematen ditu:

      1. Ikasleek ekintzen bidez ikastea
      2. Prozesu konstruktiboen bidez irakastea
      3. Kolaborazioa sustatu
      4. Bide eta iturri desberdinak erabili informazioa bilatzeko

   Proposatzen diren jarduerak anitzak dira: wikiak, blogak, foroak, emaila, bideoak, bilatzaileak...

   Garrantzitsuena da jakitea gauza guzti hauek ez direla beharrezkoak, eta irakasleak erabakitzen duela gelan egin ala ez; gelan esan den moduan PODEMOS, NO QUEREMOS.

    Bideoa bukatu deneean, "Creative commons" jartzen zuela ikusi dugu.

    BA AL ZENEKIEN...  zer den CREATIVE COMMONS?

   Azken 10 minutuetan ariketa musikala egin dugu, erlaxatzeko, pentsatzeko eta gure balore eta erresistentziei buruz hausnarketa egiteko.

    Gaurkoz hau da guztia! Asteburu ona pasa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario